EHLABE

2017a ospakizunerako urtea dugu, aurten 30 urte beteko baitira elkartea sortu zenetik. Hiru hamarkada hauetan, buru-belarri aritu gara erakunde guztiekin lanean, desgaitasunen bat duten pertsonak gizarteratzearen eta laneratzearen alde.

Horrenbestez, 2017 osoan denetariko ekintzak eta jardunaldiak antolatuko ditugu, helburu hauekin: alde batetik, atzera begiratu eta 30 urte hauetan ibilitako bidearen errepasoa egin, bestetik etorkizuneko erronken gainean hausnartu, eta, nola ez, lan egiten dugun entitateekin ospatu nahi dugu urtemuga.