Skip to main content

EHLABE

Proiektuak prestakuntza, praktikak eta benetako lan-inguruneetako enplegu-aukerak uztartzen ditu, gizarteratze eta laneratzeko ibilbide pertsonalizatuak bultzatzeko.

Eroskik eta Gureakek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute Eroski-Akademi abian jartzeko. Ekimen bateratu horren helburua desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze eta laneratzea sustatzea da, prestakuntza eta enplegua uztartzen dituzten ibilbide pertsonalizatuen bidez.

Proiektuak prestakuntza, praktikak eta benetako lan-inguruneetako enplegu-aukerak uztartzen ditu, gaitasunak garatzea eta lanerako aukeretara iristea errazteko.

Eroski-Akademik lankidetza-eredu berri bat indartzen du enpresen eta gizarteratze eta laneratzean espezializatutako erakundeen artean, gaitasunak eta baliabideak partekatuz desgaitasuna duten pertsonentzako prestakuntza eta enplegu aukerak sortzeko.

EHLABEtik bereziki baloratzen ditugu horrelako ekimenak. Izan ere, enpresen eta sektoreko erakundeen arteko lankidetza indartzen dute, eta lan-merkatu inklusiboago baterantz aurrera egiten laguntzen dute, ibilbide egokituak eta enpresen errealitatearekin lotutako aukerak sustatuz.

Ekimen hau Gureaken, EHLABEko erakunde bazkidearen, desgaitasuna duten pertsonentzako lan-aukerak eta gizarteratze eta laneratze prozesuak garatzeko konpromisoaren barruan kokatzen da.

Informazio gehiago: Europa Press – Eroski y Gureak crean Eroski-Akademi