ASIER VITORIA GUREAKEKO ZUZENDARI OROKOR BERRIA

Oct, 2018

Asier Vitoriak Iñigo Oyarzabal Mujikaren erreleboa hartuko du azken honen ustekabeko heriotzaren ondoren, pasa den uztailaren 10ean. Izendapen honen aurretik Vitoria dibisio industrialeko zuzendaria izan zen eta GUREAKen 1998. urtean ibilbidea hasi zuenetik erantzukizuneko hainbat postu izan ditu. Hasiera batean, Tolosako langunea zuzendu zuen, gerora automozioko zuzendari izendatua izan zen eta 2011. urtetik industria dibisioko arduraduna izan da. Dibisio honetan muntaketako langune guztiak biltzen dira, Gipuzkoakoak zein kanpokoak, eta halaber kableen prozesatua, plastiko-injekzioa eta eletronikako planta teknologikoak. Bere zuzendaritzapean dibisio industrialak, azken urteotan, bere jarduera balio erantsi handiagoa duten produktu multiteknologikoetara zuzendu du, beti ere, lehentasunezko sektoreetan zentratuta, automozioa, eolikoa, elektrikoa eta goratzea, kasu.

Zuzendari berria TECNUNeko (Nafarroako Unibertsitateko Ingenieritza Goi Eskola) Goi ingeniaria da industria antolakuntza espezialitatearekin. Cluster Euskadi +Innova 2008 programaren baitan Directiv@21 Masterra egin zuen eta egun, ACICAE, Euskadiko automozio klusterreko kidea da.

Asier Vitoriak adierazi du gogo eta erantzukizunarekin hartu duela GUREAK zuzentzeko erronka eta Iñigo Oyarzabalek eta zuzendaritza taldeak orain arte egindako lan bikainari jarraipena emango diola, GUREAK proiektu jasangarri, bereizle eta lehikorra izan dadin.

GUREAK; gaitasunak lantzen

GUREAK enpresa-taldeak desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu. Bere ibilbidean zehar Europan erreferente bihurtu den inklusio soziolaboraleko eredu enpresariala sortu du. Egun, 5.950 pertsonek osatzen dute taldea, horietatik %82k desgaitasunen bat dute. Talde sendo eta dibertsifikatua da eta industria, zerbitzu eta marketineko sektoretan lan egiten du, batik bat. Pasa den ekitaldian 240MM€ fakturatu zituen eta salmentetatik eratorritako finantziazioa %81koa da. 

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika