Webgune honi buruzko informazio orokorra
Uztailaren 11ko 34/2002 Legearen arabera, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuari buruzkoa, ondoren zehaztu dira webgunearen arduraduna den erakundearen datu orokorrak:
EHLABE pribatua da, G-20156683 IFK duena, eta Euskadiko Elkarteen Erregistroan izena emandakoa, AS/G/00603/1987 erregistro zenbakiarekin. Interes sozialeko izaera aitortu dio Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politika Sailak. Arabako Foru Aldundiaren Gizarte Zerbitzuen Erregistroan ere inskribatua dago 333 zenbakiarekin. Datu zehatzak honakoak dira:
Erabilera baldintzak eta terminoak
Webgunera sartu eta erabiltzen duen pertsonak erabiltzaile izaera jasotzen du. Horrek esan nahi du erabiltzaileak onartu egiten dituela une bakoitzean indarrean dauden erabilera baldintzak eta konpromisoa hartzen duela webguneko edukiak egoki erabiltzeko eta abisu honetan eta aplikatzen diren arauetan ezarritakoa zehatz-mehatz betetzeko.
Webgunera sartzea doakoa eta librea da erabiltzailearentzat, eduki guztiei dagokienez.
Jabetza intelektual eta industriala
Webgunea EHLABEren jabetzakoa da.
Jatorrizko kodea, diseinu grafikoak, irudiak, argazkiak, soinuak, animazioak, softwarea eta webgune honetako gainerako edukiak jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeriaren arabera babestuta daude, EHLABEren alde.
Webgune hau osatzen duten logotipo, izen eta diseinuak behar den moduan erregistratutako markak dira. Erabilera oker baten ondorioz, dagokion legeriaren araberako zigorra aplikatu daiteke.
Erabiltzaileak webguneko edukiak deskargatu, kopiatu edo inprimatu ditzake, erabilera pertsonal eta pribaturako soilik. Erabat debekatuta dago eduki horiek legez kanpoko jardueretarako erabiltzea.
Datu Pertsonalen Babesa
NOR DA ZURE DATUAK ERABILTZEKO ARDURADUNA?
EHLABE da datuen tratamenduaren arduraduna eta bere identifikazio datuak eta erregistrokoak lege ohar honetan jasota daude. Era berean, erakunde honek datuen segurtasuna eta tratamendu konfidentziala bermatzen du, Datuen Babeserako Araudi Orokorraren eta aplikatu daitekeen beste edozein araudiren arabera.
EHLABEk beharrezko informazioa emango dio erabiltzaileari, aldez aurretik, baimena emateko, EHLABEk bere datu pertsonalak tratatu ahal izateko.
Erabiltzailea EHLABErekin harremanetan jarriko da, datuen tratamenduaren inguruan izan ditzakeen zalantzak argitzeko: ehlabe@ehlabe.org.
ZERTARAKO ERABILIKO DITUGU ZURE DATU PERTSONALAK?
EHLABEren plataforma digitalen barruan, erabiltzaileen datu pertsonalen tratamendua honako helburuetarako egingo da, erabiltzailearekin daukagun harremanaren arabera:
ZEIN DA LEGITIMAZIOA ZURE DATUAK ERABILTZEKO?
Datu pertsonalak erabiltzeko legitimazioa erabiltzailearen beraren baimena da.
ZENBAT DENBORAN EDUKIKO DITUGU DATUAK GORDETA?
Emandako datu pertsonalak 2 urtez mantenduko dira gordeta, jasotzen direnetik. Hala ere, datuen blokeatze edo erretentzio betebeharrak aplikatu ahal izango dira, kasu bakoitzeko araudiaren arabera.
NAZIOARTEKO DATU TRANSFERENTZIAK EGITEN AL DIRA?
Bai. EHLABEk Amerikako Estatu Batuetan kokatutako erakunde baten zerbitzuak erabiltzen ditu, jakinarazpen batzuk bidaltzeko. Erakunde hori Mailchimp da, datuen babeserako Europako araudia betetzen duena eta EU-US Privacy Shield akordioaren mende dagoena (informazio gehiago: https://www.privacyshield.gov/participant?id=a2zt0000000TOWQAA4).
ZEIN DIRA ZURE ESKUBIDEAK ZURE DATUAK EMATEN DIZKIGUZUNEAN?
Interesa duen pertsonak honako eskubideak egikaritu ditzake: i. Bere datu pertsonaletarako sarbidea eskatu. ii. Datu ez zehatzak zuzentzeko eskubidea. iii. Datu pertsonalak ezabatzeko eskubidea, tratamendua beharrezkoa ez denean. iv. Tratatzen ari diren datu pertsonalak eramateko eskubidea. v. Tratamendua mugatzeko eskaera egiteko eskubidea, DBAOren 18. artikuluan ezarritakoaren arabera. vi. Emandako baimena edozein unetan bota daiteke atzera.
Zure eskubideak egikaritzeko aurretik aipatutako posta helbidera idatz daiteke, edota ehlabe@ehlabe.org helbidera. NANren edota dokumentu baliokide baten fotokopia erantsi behar da, nortasuna egiaztatzeko.
Eskubideak gauzatzeko zailtasunik izatekotan, erreklamazio bat aurkez daiteke Datuen Babeserako Espainiako Agentzian, egoitza elektronikoaren bidez (www.agdp.es), edo honako helbidera idatziz: Jorge Juan kalea 6, 28001 – Madril.
Cookieak
Webgune honetan nabigatu bitartean, zure ordenagailuari buruzko informazioa jaso dezakegu, hala nola, IP helbidea, sistema eragilea eta nabigatzaile mota, sistemaren administraziorako. Gure webgunean zehar egindako nabigazioari buruzko datu estatistikoak dira, webgunea bera hobetu eta zerbitzu pertsonalizatuagoa emateko. Zehazki, honakoa egin dezakegu:
Erabiltzaileak uko egin diezaioke cookieak onartzeari; horrela, cookieak baztertzeko aukera ematen duen nabigatzailearen konfigurazioa aktibatuko luke. Hala ere, konfigurazio hori hautatzekotan, baliteke webguneko eremu jakin batzuetara sartu ezin izatea. Ez baduzu zure nabigatzailea konfiguratu cookieak baztertzeko moduan, gure sistemak cookieak erreproduzituko ditu, webgunera sartzen zaren bakoitzean.
Zehazki, gure webguneetan, honako cookieak erabiltzen dira:
Cookieei buruzko informazio gehiago jaso eta nola desaktibatu daitezkeen jakiteko, kontsultatu gure cookie politika.
Bestelakoak
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika