Dic, 2019
GUREAKek, 40 urte baino gehiago daramatza kolektibo honekin lanean eta aurten ere bat egin du “Desgaitasuna duten pertsonak ahalduntzen" lelopean ospatu den egunarekin. Bide batez, 2020an berriz ere aitortutako desgaitasunen bat duten unibertsitateko ikasleentzat bekak eskainiko dituela ezagutzera eman du, betiere Gipuzkoan egoitza duten unibertsitateentzat. Beken helburua da enpresetako praktika akademikoen bidez, desgaitasuna duten ikasleei enplegagarritasuna eta lanbide etorkizuna garatzen laguntzea.
Beraz, GUREAKek ordaindutako 10 praktika eskainiko ditu bekadunaren ikasketekin harreman estua duen lanposturen batean. Hala, GUREAKek industria, zerbitzu edo marketing sektoretan dituen negoziotan praktikak egiteko aukera izango du.
Joan den urte bezala, honako unibertsitatetako ikasleek izango dute beka eskuratzeko aukera: UPV/EHU (Gipuzkoako Kampusa), Mondragon Unibertsitatea, Deustoko Unibertsitatea (Gipuzkoako Kampusa) TECNUN (Nafarroako Unibertsitatea) eta UNED (Gipuzkoako Ordezkaritza).
Praktiken iraupena 3-6 hilabete bitartekoa izango da eta astean gehienez 35 ordu barne hartuko ditu. Hala, praktikak 2020ko urtarrilaren 21etik abuztuaren 31ra arte egin ahal izango dira.
Beka lortzeko interesa duten pertsonek aitortutako desgaitasunen bat eduki beharko dute % 33an edo geihago, unibertsitate parte-hartzaileren batean matrikulatuta egon beharko dute eta enpresa- praktikak egiteko egoera akademikoan egon beharko dute.
Eskaera egiteko epea 2019ko abenduaren 9an hasten da eta abenduaren 20ean amaitzen da. Informazio gehiago jasotzeko www.gureak.com webgunera jo edo 943.000795 telefonora deitu.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika