Oct, 2022
Enea markak (Eredu S. Coop kooperatibaren zati bat) 2022ko Diseinuko Sari Nazionala jaso du. Aitorpen garrantzitsu hori Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak ematen du, eta bere helburua Espainiako diseinuaren prestigioa handitzen nabarmen lagundu duten profesionalak eta enpresak aintzatestea da.
Eneako kasua azpimarragarria da, ez bakarrik bere produktuen diseinuaren kalitateagatik, baizik eta lurraldearekiko sustraitze sendoagatik eta konpromiso sozialagatik: lurraldean eragin positiboa sortzeko konpromiso sendoa duen enpresa kooperatiboa da. Eta konpromiso horren ondorio da SUTARGIk lau hamarkadako ibilbidea duen euskal enpresa garrantzitsu honekin duen lankidetza zabala.
Sutargi enplegu-zentro berezia da, eta desgaitasuna duten pertsonentzako garapen-aukerak sortzea du helburu; Eredu S. Coop. bezalako enpresen konpromisoari esker, milaka pertsonak etorkizuneko aukera bat aurkitu dute haien garapen integralerako.
Hemendik Eredurekin eta bertako pertsona guztiekin ospatzen dugu aintzatespen garrantzitsu hori, eta eskertzen dugu desberdintasunak murriztuko dituzten aukerak sortzen parte hartu izana.
Diseinu-pieza horietako bakoitzean SUTARGI osatzen duten pertsona guztien bihotza eta arima inprimatuta daude.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika