GAZTEABILITY-k EZGAITASUNA DUTEN 312 GAZTEREN ENPLEGAGARRITASUNA HOBETU DU

Feb, 2019

Hiru urte ondoren, EHLABE-k koordinatzen duen eta bere entitate batzuek martxan jarri duten proiektua bukatu da, ondorio oso positibo eta gogobetekoekin.

2015eko irailean hasi zen GazteAbility, ezgaitasuna duten gazteen enplegagarritasuna eta laneratze eta gizarteratzea hobetzeko helburuarekin Euskadin. Gureak, Katea Legaia, Lantegi Batuak eta Usoa-k bultzatu dute proiektua, eta Europalo Gizarte Funtsa-k proiektuaren %91,89 diruz lagundu du 2014-2020 Programa Operatiboaren bidez.

Hiru urte iraun duen bitartean, martxan jarri dira akzio eta aktibitate ugari. Horrei esker ezgaitasuna eta 30 urte baino gutxiago duten 14 emakumek eta 26 gizonek enplegu bat lortu dute, eta 84 emakume eta 97 gizonek txertatze-tasa altua duten arloetan trebatu dira. Gainera, datu hauek albo batean utzi ez gero, ezgaitasuna duten 117 emakume eta 195 gizonek hainbat formakuntza, enplegu eta enplegu arruntean eta babestuan praktikak egiteko aukera izan dute. 

Leire, Unai, María eta Xabi-k GazteAbility proiektuan izan duten esperientzia kontatu digute. Ezagutu nahi baduzu bisita ezazu gure Youtube-ko kanala!

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika