Mar, 2020
GUREAKek lantegi produktibo berria ireki du Mexikoko Pueblako estatuan. Martxoaren hasieratik martxan dago planta eta bulego komertzial, muntaketa planta eta plataforma logistiko gisa funtzionatuko du. Euskal enpresa-taldearen tokiko partnerra SOLTRA taldekoa da eta Pueblako estatuan desgaitasuna duten pertsonentzako enplegu-aukerak sortzen lan egiten du. Lantegiak 3.300 m2 ditu eta dagoeneko IATF 16949 ziurtagiria lortu du. Bi urteko epean lantegian 300 lagun baino gehiago lanean egotea aurreikusten da.
GUREAK Mexiko proiektua, dibisio industrialeko automobilgintzaren sektoreko nazioartekotzeestrategiaren parte da, izan ere, dagoeneko mundu osoko 25 herrialde baino gehiagotan dago presente bere produktuekin. Gipuzkoan lan karga bermatzeko presentzia globalak duen garrantziaz jabetuta, GUREAKek aurrerapausu bat eman du lantegi produktibo horren alde egiten, NAFTA zonaldeko automobilgintzako bezeroen beharrei estaldura emateko.
GUREAK ACICAEren (Euskal Autonomia Erkidegoko Automobilgintza Klusterraren) sortzaileetako bat da, eta haren produktuak ia ibilgailu guztietan daude gaur egun. Mexikoko lantegiaren jarduera nagusiak lotura zuzena izango du Gipuzkoan egiten den jarduerarekin, automobilgintzaren sektorera zuzendutako produktuak ekoitziz.
GUREAK, gaitasunak lantzen
GUREAK enpresa-taldeak desgaitasuna duten pertsonei zuzendutako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu. Bere ibilbidea luzean zehar, 40 urte baino gehiago, Europan erreferente bihurtu den inklusio soziolaboraleko eredu enpresariala sortu du.
Egun, 5.989 pertsona baino gehiagok osatzen dute taldea, horietatik %82k desgaitasunen bat du. Talde sendo eta dibertsifikatua da eta industria, zerbitzu eta marketineko sektoretan lan egiten du, batik bat.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika