Oct, 2023
Alkortak ikasketa juridikoak eta enpresa-kudeaketakoak egin zituen, eta desgaitasunen bat duten pertsonen laneratzearekin lotura estuan garatu zuen bere ibilbide profesionala, GUREAKen sorreran eta hedapenean funtsezko pertsona bihurtuz.
Euskal enpresa-taldearen buru izan zen urteetan zehar, Alkortaren ikuspegia eta filosofia erabakigarriak izan ziren enpresaren eraldaketan. GUREAK, Atzegiko kide ziren gurasoen kezka bat erantzuteko sortu zen; 70. hamarkadako gurasoek ez baizekiten zer egin zezaketen beren seme-alabekin eskola etapa amaitutakoan. Hurrengo hamarkadetan,
Alkortaren eskutik, ekimen hura 6.000 pertsona inguruko enpresa-talde bihurtu da, eta horietatik %84k desgaitasunen bat du. Alkortaren ibilbidea behin baino gehiagotan saritua izan da, besteak beste, enpresaburu onenaren saria jaso zuen 2003an, Gipuzkoako Merkataritza Ganberaren eskutik eta Joxe Mari Korta saria, GUREAKen zuzendaritzan eta jarduerari eta enpleguari eusteko egindako lana nabarmenduz. Horrez gain, beste sari batzuk ere jaso zituen, hala nola Urrezko Kriskitina (2003), ONCEren eskutik, gizarte inklusiboago bati egindako ekarpenagatik eta Gizarte Ekintzailearen EY saria, 2016an.
Bere ibilbidean zehar, Alkorta Donostiako Goyeneche Fundazioaren Patronatuko kide izan da, eta EHLABEren kide fundatzailea eta presidentea ere. EHLABE, desgaitasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea sustatzen duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen euskal elkartea da.
GUREAK, gaitasunak lantzen
GUREAK taldeak desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukera egonkorrak sortu eta kudeatzen ditu. Bere ibilbide luzean zehar, gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa eredu berri bat sortu du, eta eredu hori erreferente bihurtu da Europan.
Gaur egun, 6.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea, eta horietatik %84k desgaitasunen bat dute. Talde sendoa eta dibertsifikatua da, eta batez ere industriaren, zerbitzuen eta marketinaren sektoreetan lan egiten du.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika