Zer da LanAukera?

LanAukera desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta trebetasuna hobetzea eta enplegu-aukerak bultzatzea helburu duen proiektua da.


Proiektu honetan zer egiten dugun jakin nahi duzu? Sar zaitez gure Youtube-ko kanalean edo @Lan_Aukera-ren kontuan.

NOLA EGITEN DU?

Gizarteratzeko eta laneratzeko bi ibilbideren bidez:

1.- LanAukera Formación:

Desgaitasuna duten emakume eta gizonen gaitasuna hobetzeko ekintzen bidez: prestakuntza duala, lan-eskaintza publikoetarako prestakuntza eta profesionaltasun-ziurtagiriak eta prestakuntza-espezialitateak.

2.- LanAukera Promoción:

Enplegu-aukerak sustatzeko ekintzak, enpresa-jarduera berriak bilatuz eta abiaraziz, prozesuak eta lanpostuak egokituz edo ekintzailetzaren bidez.

NORK PARTE HARTZEN DU?

Gureak, Katea Legaia eta Sutargi Gipuzkoan, Lantegi Batuak eta Apnabi Bizkaian eta Indesa 2010 Araban.

NORK BABESTEN DU PROIEKTU HAU?

Europar Batasunak % 40 finantzatzen du Euskadiko FSE+ 2021-2027 Programa Operatiboaren bidez.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza ere badu.

Otros servicios de EHLABE

AukerAbility pertsonen garapenaren hobekuntza eta desgaitasunak dituzten pertsonen enplegua sortzera zuzendutako jarduera berriak bilatzea...

Irakurri gehiago

GazteAbility desgaitasuna duen 30 urtetik beherako emakumeentzako eta gizonentzako trebakuntza-bideak eta lan-laguntza erraztea helburu...

Irakurri gehiago

Espezializatutako Orientazio Zerbitzuen bidez, EHLABEren bazkideak etengabeko orientazio eta formakuntza prozesuak eskaintzen dizkiete...

Irakurri gehiago

2011ko apirilaren 7an sortutako ForoEcaren helburua Foroa osatzen duten hamabi erakundeen arteko lankidetza-esparrua ezartzea da...

Irakurri gehiago

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika