Oct, 2019
Lantegi Batuak enpresak Bizkaian egindako ekarpen ekonomiko eta soziala aztertzen duen eta balioa ematen dion eredu bat erabiltzen du. Gaur aurkeztu ditu horren emaitzak.
Aurkezpen ekitaldian adimen-desgaitasuna duten erakundeko pertsonak izan dira, baita beren senideak eta enpresa eta erakundeetako ordezkariak ere. Sentsibilizazio ekintza baten bidez, azaldu dute zer den kontabilitate soziala eta nola eragin dezakeen Lantegi Batuaken jarduerak gizartean, modu positiboan. Kanpaina www.lantegi.com/valor-social-integrado/eu eta https://youtu.be/iHixwwYsjGA bidez jarrai daiteke.
UPV/EHUrekin eta Deustuko Unibertsitatearekin batera landu da kontabilitate soziala neurtzeko tresna hau. Errentagarritasun eta balioaren inguruko ohiko finantza parametroetatik harago lan egiten du. Ohiko parametro horiek ez dira nahikoak mota honetako erakundeen eragina islatzeko; izan ere, helburu nagusia desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak sortzea da, eta horrek eragin positibo gehigarri bat dauka pertsona horien eta beren senideen eremu pertsonalean, eta, ondorioz gizarte osoan.
Erakundeak 23 zentro dauzka eta zerbitzu sare zabala eskaintzen du Bizkaian. Zentro horietan 3.000 pertsona baino gehiago aritzen dira, horietatik 2.700ek desgaitasunen bat dutenak. Desgaitasuna duten pertsona horien % 65ek lan-merkatura sartzeko zailtasun bereziak dituzte eta laguntza baliabide gehiago behar dituzte (adimen-desgaitasuna edo gaixotasun mentala duten pertsonak).
Hori dela eta, kontabilitate eredu honek, zuzeneko eta zeharkako balio sozio-ekonomikoaz gain, Lantegi Batuakekin lan egiten duten interes taldeekiko eragina jasotzen du (gizartea, langileak eta beren familiak, administrazioak, industria sarea, eta abar).
Termino kuantitatiboetan, datu esanguratsu batzuk lortu dira:
Lantegi Batuak Bizkaian
Lantegi Batuak enpresa eta gizartea eraldatzeko tresna garrantzitsu bihurtu da. Desgaitasuna duten pertsonen laneratze eta gizarteratzea lortzeko, ekintzailetza eta berrikuntza ditu ardatz.
Lan aukerak sortzeko, Lantegi Batuak erakundearen zerbitzu eskaintza zabalduz joan da azken urteetan, eta Bizkaiko enpresa-sarea osatzen duten sektoreetara egokituz joan da:
Lantegi Batuaken barruko enplegua sortzeaz gain, lagundutako enplegu programaren bidez, adimen-desgaitasuna duten 500 pertsona baino gehiago laneratu dira Bizkaiko hainbat enpresatan, eta enplegu egonkorraren aldeko apustua egin da.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika