Bizkaiko Foru Aldundiak eta APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute EPE gainditu ostean foru erakundera mendeko langile gisa txertatuko diren adimen-desgaitasuna duten bost pertsonen laneratzea errazteko. Pertsona horiek euskal erakunde batek lehen aldiz beren-beregi adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatzen dituen plazak beteko dituzte hautatzeko prozesu zehatz eta berritzaile bat pasa ostean. Erakunde sinatzaileetako langileek banakako laguntza eta jarraipena eskainiko diote langile bakoitzari foru bulego ezberdinetan bere lanpostuan erabat txertatzen laguntzeko.
Gizarte erakundeek Aldundian sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzean lagunduko dute
20
Nov 2018