Albisteak

Data: Marzo 2024

Eusko Jaurlaritzak eta APNABIk, lehenengo aldiz, apirilaren 21eko hauteskunde-mahaiak osatuko dituztenentzako argibideen eskuliburuaren irakurketa errazeko bertsio bat egin dute

Helburua da hauteskunde-prozesu autonomikoan pertsona guztiek, baldintza beretan, parte har dezaten laguntzea “Jarraibideen eskuliburua hauteskunde-mahaiko kideentzat” argibideen dokumentu bat da, eta posta bidez iritsiko zaie martxoaren 23tik 27ra egingo den zozketan hauteskunde-mahaiak eratzeko izendatuko diren pertsonei Gainera, Eusko Jaurlaritzak, informazio idatziarekin batera dokumentazioa modu errazean eta bisualean osatzen duen dibulgazio-bideo bat ere helaraziko du Mahai bakoitza lehendakariak eta bi bokalek osatuko dute, eta mahaikide bakoitzak 85 euro jasoko ditu eta Gizarte Segurantzaren Sistemaren babes osoa izango du

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika