Albisteak

Data: Abril 2020

Lantegi Batuak erakundeak lau zentrotako jarduera eraldatu du babes-ekipoen fabrikazioan laguntzeko

Covid-19 birusak eragindako krisia hasi zenetik, Lantegi Batuak erakundearen lau zentrotan jardueraren zati bat eraldatu da, gizartearen uneko beharrizanetara egokitzeko. Horrela izanik, segurtasun handiko 10.000 maskara eta 10.000 aurpegi-babes egiten ari dira astean. Produktu horiek funtsezkoak dira osasun langileentzat eta oinarrizko beste zerbitzu batzuentzat, hala nola egoitzak, garbiketa-lana eta zuzeneko arreta.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika