Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatutako AukerAbility proiektuak 414 lanpostu sortu ditu enplegu-nitxo berrietan, desgaitasuna duten 625 pertsona trebatu ditu eta desgaitasuna duten 973 pertsona euren lanpostuan jarraitzea lortu du, zahartze edo narriadura prozesua pairatzen ari zirela. EHLABEk, Euskadiko Gizarte Ekimeneko Enplegu Bereziko Zentroen Elkarteak, plana garatu du 2014 eta 2020 artean. Planak aukera eta lanpostu berriak sortzen jarraituko du desgaitasuna duten pertsonen kolektiboan.