Albisteak

Data: Mayo 2018

Artolazabal eta Azpiazu sailburuek EHLABErekin enplegu-zentro berezietan lankidetzan jarduteko bide berriak aztertu dituzte

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak bilera izan dute desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen EHLABE-Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearekin, Lantegi Batuakek Loiun, Bizkaian, duen egoitzan. Topaketan, enpresa horien lana aztertu da eta lankidetzarako formula berriak proposatu dira.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika