Eusko Jaurlaritzak elkartasun-ekimen antolatuak sustatzeko plan bat egin du 70 urtetik gorako pertsonen eta/edo mendekotasun-egoeran edo administrazioak eragindako bestelako kalteberatasun-egoeretan daudenen oinarrizko premiei erantzuteko, zeinak beren etxeetan bakarrik edo bikotekidearekin bizi baitira eta familiaren laguntzarik ez baitute. Borondatezko laguntza horretatik kanpo geratzen dira sintomak dituzten pertsonak: sukarra edo arnas sintomak dituztenak, bereziki eztul lehorra dutenak edo arnasa hartzeko zailtasuna dutenak.