Gizarte ekonomiako erakundeak 3.000 pertsonatik gorako egitura dauka eta dibertsifikazioa, gaikuntza, prestakuntza eta bezeroarenganako orientazio handiagoa hartu ditu oinarri nagusitzat.
Gizarte ekonomiako erakundeak 3.000 pertsonatik gorako egitura dauka eta dibertsifikazioa, gaikuntza, prestakuntza eta bezeroarenganako orientazio handiagoa hartu ditu oinarri nagusitzat.
• Plantillara gehitu diren 155 pertsonetatik, %81 laguntza-premia gehien dituzten pertsonak dira. • Taldearen errentagarritasuna %2,4ean kokatu da eta esportazioek %20ko igoera izan dute.
• Euskadiko enplegua baino gehiagoko erritmora hazten da: Desgaitasunen bat duten pertsonen kolektiboaren lana %33-ko hazkundea jaso du bost urtetan. • Enplegu berrien %92-a laguntza-premia handienak dituzten pertsonei zuzentzen dira. (Gaixotasun mentala, urritasun intelektuala edo % 65etik gorako urritasun fisiko eta sentsoriala duten langileenak). • EHLABEk, Euskadiko enplegu bereziaren aldeko erakundeen % 95 biltzen duenak, Urritasunen bat duten 144 pertsonek ohiko enplegura igarotzea lortu du.
Hutsik dagoen Usurbilgo Michelingo lurzorua eskuratu ondoren, bertan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak epe motzean, eta proiektu sozioekonomiko honen garrantzia eta izaera estrategikoa nabarmentzeko helburuz, agerraldi bateratua egin dute gaur goizean Gipuzkoako Diputazioak, Usurbilgo Udalak, Gureak-ek eta Elkarrek. Denek azpimarratu dute elkarlanaren balio erantsia, “aurrera egiteko” eredu izan daitekeelakoan.
Martxan jarri eta hiru urte ondoren, GazteAbility proiektua amaierara iristen da oso ondorio positiborekin. Ezgaitasuna eta 30 urte baino gutxiago duten 14 emakumek eta 26 gizonek enplegu bat lortu dute, eta 84 emakume eta 97 gizonek txertatze-tasa altua duten arloetan trebatu dira.
Atzo, Desgaitasunen Nazioarteko Egunean, FEVAS eta EHLABE elkarteek ehun pertsona inguru elkartu zituzten Gasteizko Europa Jauregian, “Aurrerapauso bat desgaitasun intelektualak dituzten pertsonen enplegu publikoan” izenburua zuen jardunaldi batean. Bertan, administrazio publikoek hirugarren sektoreko erakundeekin elkarlanean garatutako zenbait jardunbide egoki aurkeztu zituzten.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika