Albisteak

Gizarte erakundeek Aldundian sartuko diren adimen-desgaitasuna duten pertsonen laneratzean lagunduko dute

Bizkaiko Foru Aldundiak eta APNABI-Autismo Bizkaia, Gaude, Euskal Herriko Down Sindromearen Fundazioa eta Lantegi Batuak erakundeek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute EPE gainditu ostean foru erakundera mendeko langile gisa txertatuko diren adimen-desgaitasuna duten bost pertsonen laneratzea errazteko. Pertsona horiek euskal erakunde batek lehen aldiz beren-beregi adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako erreserbatzen dituen plazak beteko dituzte hautatzeko prozesu zehatz eta berritzaile bat pasa ostean. Erakunde sinatzaileetako langileek banakako laguntza eta jarraipena eskainiko diote langile bakoitzari foru bulego ezberdinetan bere lanpostuan erabat txertatzen laguntzeko.

Gureak eta Elkar enpresek Usurbilen kokatuko dituzte euren jarduera nagusiak

Hutsik dagoen Michelingo lurzoruan kokatuko dituzte Gureak-ek eta Elkar Fundazioak euren jarduera nagusiak, eta egitasmo horri bide ematen dion hirigintza-hitzarmena izenpetu dute gaur goizean Usurbilgo Udalak, Michelinek, Gureak-ek eta Elkar Fundazioak. Xabier Arregi alkateak proiektuaren dimentsioa nabarmendu du: “Inguru degradatu bat oso modu duinean eraberritzera goaz, hirigintza moderno eta jasangarriaren irizpideak aplikatuz”. Gainera, 950 lanpostu inguru birkokatuko dira. Lau erakundeon artean izan den elkarlana goraipatu dute guztiek.

ASIER VITORIA GUREAKEKO ZUZENDARI OROKOR BERRIA

Asier Vitoria Inchausti GUREAKeko zuzendari izendatu berri dute. Urriak 8an ospatu zen administrazio kontseiluan berretsi dute kargua eta bertan izan dira Gureak, Atzegi, Gipuzkoako Foru Aldundia, Ilunion, Kutxa Fundazioa eta Donostiako Udaleko ordezkariak.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika