Albisteak

APNABI-k 40 urte bete ditu

Duela 40 urte hainbat gurasok bat egin zuten beren seme-alaba autisten bizi-kalitatea hobetzeko. Horrelaxe sortu zen APNABI, eta horrelaxe irabazi zuten bazterkeriaren aurkako lehen bataila. 40 urteotan pertsona eta erakunde askoren artean egin dute lan.

EKONOMIA SOZIALAREN FORO GLOBALA GSEF2018 EKITALDIKO IZEN-EMATEKO EPEA IREKITA DAGO

Ekonomia Sozialaren Foro Globala GSEF2018 ekitaldiko izen emateko epea irekita dago. Europan izango da eta antolakuntzak Bilbo aukeratu du aurtengo egoitza izan dadin Urriaren 1, 2 eta 3an. Mundu osoko 1000 pertsona baino gehiagok parte hartuko dute Gizarte Ekonomiari buruzko nazioarteko izen handiko ekitalde honetan. EHLABE-k nazioarteko ekitaldi honen antolakuntza batzordean parte hartzen du.

Artolazabal eta Azpiazu sailburuek EHLABErekin enplegu-zentro berezietan lankidetzan jarduteko bide berriak aztertu dituzte

Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak bilera izan dute desgaitasuna duten pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko lan egiten duten irabazi-asmorik gabeko erakundeen EHLABE-Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartearekin, Lantegi Batuakek Loiun, Bizkaian, duen egoitzan. Topaketan, enpresa horien lana aztertu da eta lankidetzarako formula berriak proposatu dira.

Lantegi Batuak erakundeak desgaitasuna duten pertsonentzako 123 lanpostu berri sortu ditu azken 3 urteetan, horietatik 86 Bizkaiko enpresetan

Aldi horren amaieran, 3.000 pertsonatik gora ari dira erakundean lanean; salmentak 180 milioitik gorakoak izan dira eta inbertsio-bolumena 10 milioi eurotik gorakoa. Erakundeak dibertsifikazioa, gaikuntza, prestakuntza eta bezeroarenganako orientazio handiagoa hartu ditu oinarri nagusitzat, 2018-2020 aldirako estrategia lantzeko.

Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika