Nov, 2024
Sutargi enpresak Alegian dituen bi egoitzatan egon zen Maite Peña Zainketetako eta Gizarte Politiketako diputatua. Alegiko tailerrez gain, Belauntzan dituzten bulegoetan ere egon zen. Diputatuak, bere lantaldearekin batera, enpresako hiru egoitzak bisitatu zituen ostiral goizean. Zuzendaritzako kideen eskutik egiten duten lana ezagutzeaz gain, langileekin ere hitz egiteko aukera izan zuen, prozesu guztien azalpena jasoaz.
Hogeita hamar urtetik gora daramatza Sutargik, desgaitasuna duten edota bazterketa-arriskuan dauden pertsonei lan aukerak ahalbidetzen. Gaur egun, ia 300 personek osatzan dute enpresa, horietatik gehienak desgaitasuna dutenak. Hiru lan arlotan oinarritzen du bere zeregina: soziosanitarioa, altzariak eta ekonomia zirkularra.
Peñak enpresako hiru egoitzak bisitatu zituen. Belauntzan Sutargiko aurkezpena jaso zuen Beotibar industriaguneko egoitzan zuzendaritzaren eskutik eta bertako tailerra ere ezagutu zuen.
Ondoren, Alegian beste bi geldialdi egin zituzten, Mariangélica Martínez zuzendari nagusiak gidatuta. Alde batetik, industriagunean dagoen Osasun sailean egon zen. Bertan erabilera bakarreko material sanitarioa ekoizten dute, batez ere, Bexen Medical taldearentzat.
Ekonomia zirkularra
Bazurka poligonoan enpresako negozio-lerro berriena kokatzen da eta ekonomia zirkularrean du jarrita helburua. Egurra eta oihalak lehengai gisa hartuta, produktu sorta zabala sortzen dute bertan: poltsak, aulkiak, karterak, zakarrontziak, eta abar. Esperimentatzeko aukera ere badute, ekoizpen propioak egiteko.
Bisitaren amaieran, diputatuak eta bere lantaldeak Landuz programan parte hartu duten langileetako batzuekin hitz egiteko aukera izan zuten kafetxo baten inguruan. Langileek euren bizi-esperientziak elkarbanatu zituzten eta, amaieran, oroigarri bana oparitu zieten.
Zalantzarik bai?
Jarri harremanetan gurekin
Webgune honek gure cookie-ak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu zure nabigazio egokitzeko eta analitika lanak egiteko. Jarraituz gero, ulertzen dugu erabilera onartzen duzula. Cookie-en politika