Skip to main content

EHLABE

LanAukera

Zer da
LanAukera?

EHLABE

LanAukera proiektu bat da, eta helburu du desgaitasuna duten pertsonen prestakuntza eta gaikuntza hobetzea eta haien enplegu-aukerak sustatzea.

Nola?

Gizarteratzeko eta laneratzeko bi ibilbideren bidez:

LanAukera Prestakuntza

Desgaitasuna duten gizon-emakumeei zuzendutako ekintzak garatzen ditugu: prestakuntza duala, enplegu publikoaren eskaintzetarako prestaketa eta prestakuntza ziurtatua (profesionaltasun-ziurtagiriak eta prestakuntza-espezialitateak).

LanAukera Sustapena

Enplegu-aukerak sustatzeko ekintzak egiten ditugu: enpresa-jarduera berrien bilaketa eta sustapena, prozesuen eta lanpostuen egokitzapena eta ekintzailetza.

Nork hartzen du parte?

GIPUZKOA

Gureak

Katea Legaia

Sutargi

BIZKAIA

Lantegi Batuak

Apnabi

Araba

Indesa

Nork babesten du proiektua?

Europar Batasunak proiektuaren % 40 finantzatzen du, EAEko EGF+ 2021-2027 programa operatiboaren bidez.

Halaber, Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundien eta Vital Fundazioaren laguntza jasotzen du.

Egiten ditugun ekintzei buruzko informazio gehiago nahi duzu? Kontsultatu Youtubeko gure kanala edo @Lan_Aukera kontaktua.