Skip to main content

EHLABE

Gizarteratu eta Laneratzeko Euskal Eredua nazioarteko erreferentzia bat da dagoeneko, argi erakutsi baitu iaioa dela desgaitasuna dutenentzako benetako aukerak sortzen. Pertsonalizazio-, jasangarritasun- eta lankidetza-printzipioetan oinarritzen da, eta pertsona kokatzen du beti erdigunean.

Zerk egiten du berezi?

Bidelaguntza pertsonalizatua

Lan-ibilbide osorako, hasierako orientazioa ematetik hasi eta enplegua sendotu arte.

Lan-ingurune irisgarri eta egokituak

Norbanakoen premietara egokitutako baldintza seguru eta inklusiboak bermatzen ditu.

Enplegu arrunterako
trantsizioa

Kontratatu aurretik, bitartean eta ondoren ere laguntza integralak emanez, egonkortasuna eta garapen profesionala ziurtatzeko.

Lankidetza
publiko-pribatua

Aukerak zabaltzeko politika aktiboak, baliabideak eta aliantza estrategikoak bultzatzen ditu

Funtsezko printzipioak

01

Pertsona
erdian

Erabaki eta ekintza guzti-guztiak daude bideratuta autonomiara, parte-hartze aktibora eta hazkunde profesionalera.

02

Berrikuntza sozial eta teknologikoa

Erreminta eta metodologia zehatz batzuk erabiltzen ditugu, bilakaera etengabean dagoen lan-merkatura sartzen laguntzeko.

03

Jasangarritasuna eta erantzukidetasuna

Eredua gizarte-ekonomian oinarritzen da, eta sarea indartzeaz gainera ereduak berak aurrera jarraitzea bermatuko duten proiektuetan berrinbertitzen ditu etekinak.

04

Berdintasuna eta
unibertsaltasuna

Zeharkako ardaztzat dauzka genero-ikuspegia eta aukera-berdintasuna.

Inpaktua eta Gizarte-
balio Integratua

Gizarteratu eta Laneratzeko Euskal Ereduak ez du enplegua soilik sortzen: gizarte-balioa ere sortzen du, eta inguruneak eraldatzen ditu. Gizarte-balio integratuaren bidez, gure ekintzen benetako inpaktua neurtzen eta ikusarazten dugu; hala, emaitza ekonomikoak ez ezik, balio erantsia ere kuantifikatzen dugu, inklusioari, gizarte-kohesioari eta jasangarritasunari dagokienez.

Gizarte-balio integratuari esker, batetik, gizarte- eta lan-arloko inklusioa kontu etiko soil bat baino gehiago dela erakusten dugu, EAE garatzeko motor bat ere badelako, eta, bestetik, eredua legitimoa dela ikusarazten diegu erakundeei, enpresei eta gizarteari.

Ikuspegi horrek bidea jartzen digu agerian uzteko ereduak ekarpen handia egiten diela Garapen Jasangarrirako Helburuei (GJH), gizarte-sentsibilizazioari eta EAE gizarte- eta lan-arloko inklusioan Europako erreferenteetako bat bihurtzeko lanari.