EHLABE

40 urte baino gehiago
aukerak sortzen.

EHLABE, eraldatzen
duen inklusioa

EHLABEk Euskadiko gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak biltzen ditu, xede argi batekin: desgaitasuna duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea, bizitzak hobetzen dituzten benetako enplegu-aukerak sortuz eta gizarte bidezkoago eta berdintasunezkoago bati lagunduz.

Gure konpromisoa eredu propio eta nazioartean aintzatetsi batean gauzatzen da: Gizarteratzeko eta Laneratzeko Euskal Eredua, pertsona erdigunean jartzen duen eta pertsonalizazioaren, iraunkortasunaren eta lankidetzaren aldeko apustua egiten duen sistema, lan-ibilbide erreal eta iraunkorrak eraikitzeko.

Enplegu inklusiboa zifretan 2025

8.746

Pertsonak

desgaitasuna dutenak Enplegu Zentro Berezietan

431

Milioi

euroko
fakturazioa

32

Enplegu

 berri desgaitasuna duten pertsonentzat

133

Langile

berri inguruko enpresetan

Enplegagarritasun-programak

EHLABEk, bere erakunde elkartuen bidez, enplegagarritasuna hobetzea helburu duten programak eskaintzen dizkie desgaitasuna duten pertsonei:

LanAukera

Desgaitasunen bat duten pertsonak laneratzea, horretarako gaituz eta enplegu-aukerak bultzatuz.

EHLABE
EHLABE

Enplegu lagundua (EcA foroa)

Enplegu arrunta lortzea, enpresekin eta erakundeekin benetako aliantzak sortuz.

Enplegagarritasun-
zerbitzuak

Lan-ibilbide osoan laguntzea, orientazioarekin eta prestakuntza espezializatuarekin.

EHLABE

Azken berriak

Elkartutako
erakundeak

Enpresa bat bazara eta desgaitasuna duten pertsonak kontratatu nahi badituzu, EHLABEko bazkide diren erakundeek aholku eman diezazukete.

mapa