Skip to main content

EHLABE

Pertsonei

Enplegu egoki bat aurkitzea oinarrizko eskubidea da. Desgaitasunen bat badaukazu, lana eskuratzen eta aukera-berdintasuna bermatzen lagunduko dizuten laguntzak eta zerbitzuak daude.

Zure eskubideak

Aukera-berdintasuna

Ezin zaituzte diskriminatu desgaitasuna edukitzeagatik.

Erreserbatutako enplegurako sarbidea

50 langile baino gehiagoko enpresek desgaitasuna duten pertsonekin bete behar dituzte lanpostuen % 2, eta administrazio publikoek ere erreserba-kupoak dauzkate.

Lanpostuen
egokitzapenak

Eskatu egokitzapenak, baldintza egokietan lan egiteko.

Laguntza
profesionalak

Orientazioa, prestakuntza eta bidelaguntza espezializatua.

Enplegu-aukerak

01

Enpresa arrunta

Egokitzapenak eta laguntza, behar badituzu.

02

Enplegu-zentro bereziak

Enplegu babestu eta egokitua.

03

Autoenplegua

Ekiteko laguntzak eta aholkularitza.

04

Prestakuntza

Ikastaroak eta ziurtagiri profesionalak.

Desgaitasun-ziurtagiria

Desgaitasun-ziurtagiriak zure kondizioa egiaztatzen du, eta modua ematen dizu eskubideak eta zerbitzu espezializatuak eskuratzeko.

1

Eskaera aurkeztea

Zoaz zure probintziako oinarrizko zentrora:
Araba – San Prudentzio 30 – 01005 Vitoria-Gasteiz | Tel.: 945 15 10 15

Bizkaia – Marcelino Oreja 3-5 behea – 48010 Bilbo | Tel.: 94 406 78 02
Gizarte Ekintzako Saila – Lertxundi 14 behea – 48003 Bilbo | Tel.: 94 406 80 00 / 94 406 71 63

Gipuzkoa – Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak edo Gizarte Politikarako Saila, Zarategi pasealekua 99 – 20015 Donostia | Tel.: 943 11 26 88

2

Oinarrizko zentroko ebaluazioa

Balorazioa egiteko eguna, ordua, taldea eta tokia jasoko dituen jakinarazpen bat iritsiko zaizu.

3

Balorazioa eta kalifikazioa

Balorazio- eta orientazio-taldeetan, medikuak, psikologoak eta gizarte-langileak daude. Haiek ebaluatzen eta kalifikatzen dute desgaitasuna.

Abantailei eta zerbitzuei buruzko informazio gehiago izateko, galdetu zure udalerriko gizarte-zerbitzuetan.

Laguntza behar duzu?

EHLABEko entitateek orientazioa eta bidelaguntza eman diezazkizukete, eta zure profilera egokitutako lan-aukeren berri eman.

Hasteko, jarri harremanetan EHLABErekin.