Skip to main content

EHLABE

PRIBATUTASUN POLITIKA

EHLABEn, oso serio hartzen dugu zure datu pertsonalen babesa. Zure informazioa garden eta seguru tratatzen dugu, baimendu dituzun xedeetarako bakarrik. Pribatutasun-politika honetan, zure datuak Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren eta gainerako araudi aplikagarriaren arabera biltzen, erabiltzen eta babesten ditugula azaltzen da.

1. Nor da tratamenduaren arduraduna?

Bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) ezarritakoarekin, adierazten dugu honako honek tratatuko dituela webgune honen bidez bildutako datu pertsonalak:

  • EHLABE
  • IFK: G20156683
  • Helbidea: Oto hiribidea 50 โ€“ 48. pabiloia ยท 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
  • Posta elektronikoaren helbidea: ehlabe@ehlabe.org
  • Telefono-zk: 943 346 224

2. Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

Behar-beharrezkoa den horretarako baino ez ditugu erabiltzen, EHLABErekin daukazun harremanaren arabera. Zehazki:

  • Erabiltzaileek egindako kontsultei, eskaerei edo komunikazioei erantzutea.
  • Kolaboratzaileekin, entitateekin edo hornitzaileekin dauzkagun harremanak kudeatzea.
  • EHLABEren jarduerei, proiektuei, ekitaldiei edo zerbitzuei buruzko informazioa ematea.
  • Lan-orientazioko, prestakuntzako eta enpleguko prozesuetan nahiz entitatearen xedeekin zerikusia daukaten jardueretan parte hartzeko modua kudeatzea.
  • EHLABEren jarduerekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea, baimena dagoenean.

Inoiz ez dugu bidaliko gure elkartearen xedeari ez dagokion komunikaziorik.

3. Zein da zure datuak tratatzeko oinarri legitimoa?

Honako hau da zure datu pertsonalak tratatzeko oinarri juridikoa:

  • Zure baimena (adibidez, komunikazioak bidaltzeko).
  • Kontratu-harreman bat edo eskatutako prestazio bat gauzatzea.
  • EHLABEk bere misio sozialarekin lotuta dauden jarduerei eta zerbitzuei buruz informazioa emateko daukan interes legitimoa.
  • Gure jarduerei aplikatzekoak zaizkien legezko betebeharrak betetzea.

Edozein unetan ken dezakezu baimena, baina horrek ez dio aurretiko tratamenduari eragingo.

4. Zure datuak hirugarrenekin partekatzen ditugu?

Oro har, datu pertsonalak ez dizkiegu beste batzuei lagako, kasu hauetan izan ezik:

  • Lege-betebehar bat dagoenean
  • Eskatutako zerbitzu bat emateko behar denean
  • Interesdunak baimena eman duenean

Kasu zehatz batzuetan, EHLABEk hornitzaile teknologikoen zerbitzuak erabil ditzake; horrelakoetan, hornitzaileok tratamenduaren arduradun gisa jarduten dute, betiere datuak babesteko araudia betetzen dela bermatuta.

Nazioarteko transferentziarik egiten bada (adibidez, erreminta teknologikoak, buletinak…), kontratu-klausula tipoak (SCC) edo Europako Batzordeak aitortutako beste berme batzuk aplikatuko dira.

5. Zenbat denboraz kontserbatuko ditugu zure datuak?

Datu pertsonalak zertarako bildu ziren, helburu horretarako bakarrik behar den denboraz kontserbatuko ditugu.

Gero, blokeatuta geratuko dira, egokitzen diren legezko epeetan, egon litezkeen betebehar administratibo edo juridikoei erantzuteko edota proiektuak justifikatzeko.

6. Zer eskubide dauzkazu?

Edozein unetan balia ditzakezu Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean aitortzen diren eskubideak:

  • Datuak irispidean izatea
  • Informazio okerra zuzentzea
  • Datuak ezabatzea
  • Tratamenduaren aurka egitea
  • Tratamendua mugatzea
  • Datuak eramatea
  • Baimena kentzea

Horretarako, ehlabe@ehlabe.org helbidera idatzi besterik ez duzu egin behar, eskaera eginez eta zure nortasuna egiaztatuko duen agiri baten kopia erantsiz.

Zure eskaerari ondo erantzun ez diogula uste baduzu, erreklamazioa jar dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Agentzian (www.aepd.es).

7. Datuen segurtasuna

EHLABEk datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta datuak asaldatzea, galtzea, tratatzea edo baimenik gabe eskuratzea saihesteko behar diren neurri teknikoak eta antolaketa-neurriak hartzen ditu.

8. Zalantzetarako edo aldaketetarako kontaktua

Datuak eguneratu, gure komunikazioetan baja eman edo zure pribatutasunari buruzko edozein zalantza argitu nahi baduzu, idatzi ehlabe@ehlabe.org helbidera, eta ahalik eta lasterren lagunduko dizugu.