Skip to main content

EHLABE

Nor
gara?

Irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekonomiako entitateen euskal elkartea garen heinean, elkarrizketa estrategikoa sustatzen dugu erakundeekin eta gizarte-eragileekin, enpleguari buruzko araudian eta politiketan eragiteko; aldi berean, Gizarteratu eta Laneratzeko Euskal Eredua bultzatzen dugu, eta balioa ematen diogu, erronkei aurrea hartuz eta eredua bera joera berriekin bateratuz.

Desgaitasuna dutenen enplegagarritasuna eta inklusioa hobetzen duten egitasmoak garatzen ditugu, geure burua errealitate berrietara egokituz eta aliantzak zabalduz, elkarrekiko lankidetzaren eta elkarlanaren bidez. Gure lan guztiak oinarri du komunikazio eraginkorra erabiltzea, sareak indartzea eta ezagutza partekatua sortzea, eta pertsonak kokatzen ditugu eredu inklusibo, berritzaile eta jasangarri horren erdigunean.

Gure balioak

EHLABE osatzen duten entitateek ikuspegia eta balio-oinarri komun bat partekatzen dituzte:

01

Gizarte-
konpromisoa

Irabazi-asmorik gabeko entitateak gara, gizarte-ekimenekoak edo ekimen publikokoak. Proiektuan bertan berrinbertitzen ditugu baliabideak, haren jasangarritasuna bermatzeko eta kalitateko laguntzak eskaintzeko.

02

Profesionaltasuna
eta berrikuntza

Kudeaketa profesionalizatuan oinarritutako erakunde dinamiko eta lehiakorrak gara, eta balio ekonomiko eta soziala eransten diogu gizarteari, soluzio eta laguntza berritzaileen bidez.

03

Parte-hartzea eta
eta gobernantza inklusiboa

Inplikazioari, elkarrizketari eta erantzukidetasunari mesede egiten dieten kudeaketa-sistema parte-hartzaileak sustatzen ditugu.

04

Berdintasuna, irisgarritasuna
eta unibertsaltasuna

Zeharkako ikuspegi batekin egiten dugu lan, gure prozesu eta zerbitzu guztietan txertatzen baititugu genero-berdintasuna, irisgarritasuna eta aniztasunarekiko errespetua.

05

Lankidetza

Lankidetza dugu eraldaketarako motor. Sareko lanak modua ematen digu inpaktua eragiteko, eredua indartzeko eta gizarte inklusiboago baterantz aurrera egiteko.

Sarean oinarritutako eredu bat

Entitate bazkideak elkartzeaz gainera, EHLABEk elementu estrategikotzat jotzen du eragile publiko eta pribatuekin aliantzak sortzea.

Eragile horien artean, hauek daude:

Eusko Jaurlaritza
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Foru-aldundiak
Euskal Gizarte Ekonomiaren Sarea (EGES)
Sareen Sarea
FEACEM
EEE
EASPD
Gezki
Innobasque

Eusko Jaurlaritza
Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoa
Foru-aldundiak
Euskal Gizarte Ekonomiaren Sarea (EGES)
Sareen Sarea
FEACEM
EEE
EASPD
Gezki
Innobasque
Lankidetza horiek aukera ematen digute irismena areagotzeko, eredua indartzeko eta inguruneko erronkei eraginkortasunez erantzuteko.

Gehiago jakin nahi duzu gizarte- eta lan-arloko inklusioari buruz?


Jarri gurekin harremanetan