Alternatiben bidez legea bete dezaket?
Bai. 364/2005 Errege Dekretuak aukera ematen du neurri alternatiboak hartzeko, zuzeneko kontratazioa posible ez denean Salbuespena eska daiteke, baldin eta:
1
Lanbidek ezin izan badu bete desgaitasunen bat duten pertsonei zuzendutako enplegu-eskaintza bat.
2
Zuzenean laneratzea galarazten duten arrazoiak (ekoizpenekoak, antolaketakoak, teknikoak edo ekonomikoak) badaude.
3
Negoziazio kolektiboko akordioek hala ezartzen badute.
Alternatibez baliatzeko, Lanbidek igorritako salbuespenezkotasun-ziurtagiria behar duzu.