LEGE OHARRA
Lege-ohar honek arautzen ditu EHLABE entitateak Interneten erabiltzaileen esku jartzen duen https://www.ehlabe.org helbidera (aurrerantzean, wegbunea) sartzeko eta berori erabiltzeko baldintza orokorrak.
Webgunera sartu eta berori erabiltzeak berekin dakar lege-ohar hau oso-osorik eta zabal-zabal onartzea. Hori dela-eta, erabiltzaileari gomendatzen diogu irakur dezala webgunera sartzen den aldiro, edukia alda daitekeelako arau-aldaketen, jurisprudentzia-irizpideen edo antolaketa-eguneraketen arabera.
1. Informazio orokorra
Uztailaren 11ko 34/2002 Legeak (Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzkoak) ezarritakoa betetzeko, adierazten dugu honako hau dela webgune honen titularra:
- Entitatea EHLABE
- IFK: G20156683
- Egoitza soziala: Oto hiribidea 50 – 48. pabiloia, 01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
- Telefono-zk: 943 346 224
- Posta elektronikoaren helbidea: ehlabe@ehlabe.org
- Erregistroa: Eusko Jaurlaritzaren Erregistroan (AS/G/00603/1987) eta Arabako Gizarte Zerbitzuen Foru Erregistroan (333) inskribatuta dago.
2. Erabiltzeko baldintzak
Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea eta bertako edukiak nahiz zerbitzuak erabiltzeko indarreko legearen, fede onaren, ordena publikoaren eta lege-ohar honen arabera.
Zehazki, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honako hauek ez egiteko:
- webgunea debekatuta dauden edo indarreko araudiari aurka egiten dioten helburuekin erabiltzea
- webgunearen sistema fisiko edo logikoetan kalteak eragitea
- birus informatikoak edo kalteak eragin ditzaketen bestelako sistemak sartu edo hedatzea
Webgunera doan sar daiteke, baina horrek ez du eragozten erabiltzaileak Interneten hornitzailearekin telekomunikazio-sarera konektatzeko kontratatuta daukan kostua ordaindu behar izatea.
3. Webguneko edukiak
Webgunea, batez ere, gaztelaniaz eta euskaraz dago.
EHLABEk beretzat gordetzen du eskubidea webguneko edukiak nahiz webgunearen konfigurazioa edo aurkezpena edozein unetan eta aurretik abisatu gabe aldatu, eguneratu edo ezabatzeko.
Debekatuta dago webguneko edukiak merkataritza- edo publizitate-xedeekin erabiltzea, EHLABEren aurretiko eta berariazko baimenik eduki gabe.
4. Estekak
Webguneak beste batzuen webguneetarako estekak izan ditzake, erabiltzaileari informazio gehigarria lortzen laguntzeko.
EHLABEk ez du inongo erantzukizunik izango kanpoko orrialde horietan eskainitako edukien, informazioen edo zerbitzuen gainean, eta, halaber, ez du bermatzen webgune horiek teknikoki erabilgarri egongo direnik, ezta kalitatekoak edo fidagarriak direnik ere.
Kanpoko estekak sartzeak ez du zertan esan nahi EHLABEk webgune horiekin harremanik duenik edo webgune horiek gomendatzen edo onesten dituenik.
5. Erantzukizunen muga
EHLABEk ez du inongo erantzukizunik izango webguneko edukietara sartzetik edo edukiak erabiltzetik edo gaizki erabiltzetik sor litezkeen kalte-galeren gainean.
Halaber, ez du erantzukizunik izango erabiltzailearen informatika-sisteman honako hauen ondorioz sor litezkeen segurtasun-akatsen edo kalteen gainean ere:
- webgunera sartzeko erabilitako gailuan birusak egotea
- nabigatzailea ondo ez ibiltzea
- nabigatzailearen eguneratu gabeko bertsioak erabiltzea
EHLABEk ez du bermatzen webguneko edukiak eta zerbitzuak etengabe erabilgarri egongo direnik.
6. Jabetza intelektual eta industriala
Webgunea eta bertako elementu guztiak (iturburu-kodea, diseinua, testuak, irudiak, softwarea, markak eta logotipoak) EHLABEren jabetzakoak dira, edo, bestela, horiek erabiltzeko baimena eman duten hirugarrenen jabetzakoak; nolanahi ere, jabetza intelektualaren eta industrialaren arloan indarrean den legediak babestuta daude.
Debekatuta dago edukiok erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea edo eraldatzea, EHLABEren aurretiko eta berariazko baimenik eduki gabe.
Erabiltzaileak webguneko edukiak bistaratu ahalko ditu, eta berak erabiltzeko bakarrik kopiatu, merkataritza-helbururik gabe.
7. Datu pertsonalen babesa
Bat etorrita Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren (EB) 2016/679 Erregelamenduan (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra) eta 3/2018 Lege Organikoan (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) ezarritakoarekin, hau jakinarazten dugu:
Tratamenduaren arduraduna
EHLABE
Oto hiribidea 50 – 48. pabiloia
01010 Vitoria-Gasteiz (Araba)
Posta elektronikoaren helbidea: ehlabe@ehlabe.org
Tratamenduaren xedea
Webgunearen bidez bil daitezkeen datu pertsonalak xede hauekin tratatuko dira:
- erabiltzaileek egindako kontsultak edo eskaerak kudeatzea
- EHLABEren jarduerei eta zerbitzuei buruzko informazio ematea
- programetan eta orientazio-, prestakuntza- edo enplegu-prozesuetan parte hartzeko modua kudeatzea
- entitatearen jarduerarekin lotutako informazio-komunikazioak bidaltzea, baimena dagoenean
Oinarri juridikoa
Tratamenduaren oinarri legitimoak izan ahalko dira hauek:
- interesdunak baimena ematea
- kontratu- edo aurrekontratu-harreman bat gauzatzea, egokitzen denean
- lege-betebeharrak betetzea
Datuen kontserbazioa
Datu pertsonalak zertarako bildu ziren, helburu horretarako behar den denboraz kontserbatuko dira, eta, hala badagokio, aplikatzekoa den araudiak ezarritako epeetan.
Nazioarteko transferentziak
Komunikazio elektroniko jakin batzuetarako, EHLABEk Europako Esparru Ekonomikotik kanpo dauden zerbitzu teknologikoak erabili ahalko ditu. Horrelakoetan, Europako Batzordeak onetsitako kontratu-klausula tipoak (SCC) eta babes-neurri egokia bermatuko duten neurri osagarriak aplikatuko dira.
Interesdunen eskubideak
Interesdunek eskubide hauek balia ditzakete:
- datu pertsonalak irispidean izatea
- datu okerrak zuzentzea
- datuak ezereztea, beharrezkoak ez direnean
- tratamenduaren aurka egitea
- tratamendua mugatzea
- datuak eramatea
- baimena edozein unetan kentzea
Eskubideok baliatzeko, eskaera bidali beharko da ehlabe@ehlabe.org helbide elektronikora, edo, ohiko postaz, lehen adierazitako helbidera, nortasuna egiaztatzen duen agiri baten kopiarekin batera.
Halaber, interesdunek erreklamazioa jarri ahalko dute Datuak Babesteko Espainiako Agentzian.
8. Cookieak
Webgune honek cookie propioak eta beste batzuenak erabiltzen ditu, nabigazio-esperientzia hobetzeko eta webgunearen erabilera aztertzeko helburuz. Cookieen erabilerari buruzko informazio xeheagoa kontsultatu dezakezu gure cookie-politikan.
9. Aplikatzekoa den legedia
Lege-ohar hau Espainiako legediaren mende dago. Webgunera sartzetik edo berori erabiltzetik sor litekeen edozein gatazka ebazteko, aplikatzekoa den araudiaren arabera egokitzen diren epaitegien eta auzitegien mende geratuko dira alderdiak.